2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Xehetasun-azterketa, Saldiseko Kontzejuko 5. poligonoko 27. lurzatian. Behin betiko onespena
2025eko abenduaren 30eko osoko bilkurak hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Saldiseko Kontzejuko 5. poligonoko 27. lurzatian. Mónica Moreno Fernándezek sustatu zuen.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko ekainaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ollaranen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609684