2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko apirilaren 14an, eta 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera. Hori horrela,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, laneko arriskuen prebentzioko teknikariaren lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
RABAZ IRAÑETA, FRANCISCO JAVIER | 1-203500-2 | Funtzionarioa |
2. Izendatutako izangaiak 2026ko abuztuaren 24an hartu beharko du plazaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean(www.pamplona.es/eu), argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2609664