1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2171/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, artxiboko arduradun lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2428/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradunen hiru plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3319/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko azaroaren 11n.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3804/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abenduaren 30ean.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 8ko 1938/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko ekainaren 29an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, artxiboko arduradun lanpostuan aritzeko, ondoko izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Txanda irekia:
DIEZ LECUMBERRI, SONIA
ADRIAN PASCUAL, GABRIELA
LIARRAGA PEREZ DE ZABALZA, SILVIA
2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Ezartzea ezen izendatutako izangaiek plazaz jabetu beharko dutela 2026ko irailaren 1ean, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, nori zer dagokion.
Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
DIEZ LECUMBERRI, SONIA | Txanda irekia | 0011228 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA | VIANAKO PRINTZEA ERAK.-KULTURA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | | | |
ADRIAN PASCUAL, GABRIELA | Txanda irekia | 0006850 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
LIZARRAGA PÉREZ DE ZABALZA, SILVIA | Txanda irekia | 0010938 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
Iragarkiaren kodea: F2609763