144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147/2026 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita Abano transformazio zentroa (910201950) eraikitzeko eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berritzeko 9033 eta 9058 euskarrien artean, Aranoko eta Goizuetako udal mugarteetan.

2025eko azaroaren 12an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zuen Abano transformazio zentro berria (910201950) eraikitzeko eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berritzeko 9033 eta 9058 euskarrien artean, Aranoko eta Goizuetako udal mugarteetan. Eskaera egin zen Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

Abano transformazio zentroa (910201950) instalatuko da, eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berrituko da 9033 eta 9058 euskarrien artean.

–Aireko linea berritzea:

Guztira, hamalau (14) euskarri berri instalatuko dira.

Zenbaki hauek dituzten euskarriak ordeztuko dira: 1001, 9034, 9035, 9037, 9038, 9043, 1301, 1034, 1501, 9055, 9056 eta 9057. Euskarri berriak egun dauden eta desegin behar direnen hurbil jarriko dira.

1304 euskarriaren ordez bi euskarri berri jarriko dira: 1304N eta 1400N.

Horrez gain, aireko deribazio berri bat eginen da, 9035N euskarri berritik, eta 9035NBIS euskarri berria instalatuko da. Azken horretan jarriko dira Abano transformazio zentroa (910201950) eta eskalatzeko oztopoa.

1001N euskarri berria maniobra-euskarri gisa erabiliko da, eta sarea ebakitzeko organo bat (OCR-T) izanen du.

9035N euskarri berria maniobra-euskarri gisa erabiliko da, eta XS egozpen-fusibleak izanen ditu.

1400N euskarri berria maniobra-euskarri gisa erabiliko da, eta sarea ebakitzeko organo (OCR-M) bat eta eskalatzeko oztopoa izanen ditu.

Era berean, egun dauden 9050 eta 1701 euskarriak maniobra-euskarri gisa erabiliko dira, eta sarea ebakitzeko organo (OCR) bat izanen dute.

Kontaktuaren ondoriozko tentsioaren arriskua saihesteko, hormigoizko perimetro-espaloi bat eraikiko da 1001N , 1400N , 9035N eta 9035NBIS euskarri berrietan eta lehendik dauden 9050 eta 1701 (maniobra-euskarriak) euskarrietan.

–Transformazio zentroa instalatzea:

Abano transformazio zentroa (910201950) 9035NBIS euskarri berrian instalatuko da.

Hauek dira transformazio zentroaren izena eta ezaugarri nagusiak:

  • Izena: Abano transformazio zentroa (910201950).
  • Mota: euskarri gaineko aterpez kanpokoa.
  • Tentsioa: 30.000 V / B2A.
  • Gehieneko edukiera: 100 kVA (orain, 50 kVA-ko makina bat instalatuko da).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, proiektua jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko abenduaren 17an), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Aranoko eta Goizuetako udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epean. Espedientean daude jendaurreko aldia egiaztatzen duten eginbideak.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Aranoko Udala

X

2025-12-24

Goizuetako Udala

X

2025-12-23

Telefónica de España SAU

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

X

2026-01-08

Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.

Espedientean jasota daude Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 2ko 195E/2026 Ebazpena, proiekturako ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 310E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri ematea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena Abano transformazio zentroa (910201950) eraikitzeko eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berritzeko 9033 eta 9058 euskarrien artean, Aranoko eta Goizuetako udal mugarteetan. Aurkeztutako exekuzio proiektua onesten da, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen zaio obra exekutatu dezan.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua exekutatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak –publikoak nahiz pribatuak– lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta Telefónica de España SAUri, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Aranoko eta Goizuetako udalei eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena. Goizuetako Udala.

2025eko abenduaren 23an jasotako txostenaren bidez, Goizuetako Udalak jakinarazi du "ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren aldeko txostena jaso ondoren, ez dagoela hirigintza arloko eragozpenik obra-lizentzia emateko".

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du "idatzia jasotzen dela, proiektuaren aldeko txostena egiten duena, eta berariaz onesten direla ezarritako baldintzak".

2. txostena. Aranoko Udala.

2025eko abenduaren 24an jasotako txosten baten bidez, Aranoko Udalak adierazi du "dokumentazioa aztertuta, jarduketa bideragarria dela urbanistikoki, eta bateragarria dela lurzoru urbanizaezinaren erregimenarekin; izan ere, zerbitzu publiko baterako azpiegitura bat da, eta ez du bizitegi-erabilerarik ez eraikingintza-eraldaketa arruntik izanen.

Aldeko txostena eman da, baldintza hauekin:

–Hondakinen kudeaketaren azterketa aurkeztea, hondakinen Europako zerrendarekin, kuantifikazioarekin eta kudeatzailearekin, egungo separatan ez baitago halakorik jasota.

–Exekuzio eta lehengoratze baldintzak betetzea, honako hauei dagokienez:

  • Obra- eta lur-hondakinak berehala garbitzea, ingurua garbi izatea.
  • Akaberak, lurzatiak eta sarrerak lehengoratzea, trafikoarekiko eta hirugarrenenganako eragina minimizatzea eta zorrozki betetzea segurtasunari eta osasunari dagokiona, bai eta hondakinen kudeaketari dagozkionak ere".

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du "idatzia jasotzen dela, proiektuaren aldeko txostena egiten duena, eta berariaz onesten direla ezarritako baldintzak. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeari buruzko eranskinari dagokienez, sozietateak 2026ko urtarrilaren 20an aurkeztu zuen behar zen dokumentazioa egoitza elektronikoaren bidez (REGAGE26e00004773850 erregistro zenbakia)".

3. txostena. Zainketa Zerbitzua.

2026ko urtarrilaren 8an jasotako txostenean, Zainketa Zerbitzuak honako hau jakinarazi zuen: "Zuzendaritza Nagusiak baimena eman dio i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU sustatzaileari "Abano transformazio zentroa (910201950) eraikitzeko eta 30 kV-eko "3009-18 Hernani-Saltos CEU" aireko linea berritzeko 9033 eta 9058 euskarrien artean, Aranoko eta Goizuetako udal mugarteetan, Nafarroako Foru Komunitatean. Obra: 101118077" izeneko proiektuak barne hartzen dituen jarduketak exekutatzeko, Larraitz Rique Garaizar industria ingeniari teknikoak 2025eko abuztuan idatzitako separatari jarraikiz. Exekuzioa baimenean jasotako baldintzak betetzearen mende dago (Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 741E/2025 Ebazpena –0001-EXP1-2025-000534 espedientea–)".

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du "idatzia jasotzen dela, proiektuaren aldeko txostena egiten duena, eta berariaz onesten direla Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 741E/2025 Ebazpenean ezarritako baldintzak (0001-EXP1-2025-000534 espedientea)".

Iragarkiaren kodea: F2609834