2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
Bukatu direnez oposizio-lehiaketako probak (deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, lan-kontratudun finkoen araubidekoak, oposizio-lehiaketaren bidez, hautaproba eginez, ari daitezen Agoizko Udalaren zerbitzura), Agoizko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du, 2026ko uztailaren 6an:
Ikusirik 2026ko maiatzaren 22an emandako ebazpena, zeinaren bidez bukaera eman baizitzaien deialdiko probei (deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza, lan-kontratudun finkoaren araubidekoak) eta onetsi baitzen probak gainditu zituzten izangaien zerrenda, lortutako guztizko puntuazio-ordenaren arabera. Hala, izendapen-proposamena egin zen, probak gainditu eta puntuazio handiena zuten izangaien alde, hots, Pedro María Arizcuren Gaviriaren eta José Luis Pérez Goñiren alde. Probak gainditu zituzten gainerako izangaiak zerrenda batean sartu ziren, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, Agoizko Udalak kontratazioak egiteko, bere zerbitzuetan sortzen diren beharretarako. Horrenbestez, izendatzeko proposatutakoei eskatu zitzaien aurkeztu zitzatela, 30 egun naturalean (izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren), deialdiko 10.1 oinarriko agiriak. 2026ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen izendapen-proposamena, ekainaren 19an, eta egiaztatu zen izangai proposatuek aurkeztu zituztela agiriak. Hortaz, deialdiko 10.1 oinarriarekin bat, bidezkoa da Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu (2) izendatzea Pedro María Arizcuren Gaviria eta José Luis Pérez Goñi, eta izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (9.2 oinarria). Izendatutakoek hilabeteko epean hasi beharko dute lanpostuan, izendapena jakinarazten denetik (11.3 oinarria).
Horiek horrela,eta bat etorriz deialdiaren 9. oinarriarekin (deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, Agoizko Udalaren zerbitzukoa),
EBATZI DUT:
1. Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea Pedro María Arizcuren Gaviria eta José Luis Pérez Goñi, ari daitezen Agoizko Udalaren zerbitzura, lan-kontratudun finkoen araubidean.
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, deialdiaren 11.2 oinarriari jarraikiz.
3. Izendatuei, hots, Pedro María Arizcuren Gaviriari eta José Luis Pérez Goñiri, errekeritzea beren lanpostuetan has daitezela 30 eguneko epean, izendapena jakinarazi ondotik (9.3 oinarria).
Agoitzen, 2026ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2609705