144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2166/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean antolaketako goi mailako teknikari lanpostua zegoen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako plazak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla antolaketako goi mailako teknikarien A mailako plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2609764