144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 832. lurzatian. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2026ko ekainaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 2. poligonoko katastroko 832. lurzatirako. Helburua da bigarren solairuko lerrokadurak aldatzea, 2 metroko hegala sortzeko lurzati horren atzealdeko fatxadan, 2 metro atzeraemangunea eginez mendebaldeko mugan, eta eraikigarritasuna handituz bigarren solairuan (4,50 m²c).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2026ko uztailaren 6an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609704