144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Noaingo U.E. R.1 unitatearen 2. xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

2002ko azaroaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Noaingo (Elortzibar) U.E. R.1 exekuzio-unitateari zegokion bigarren xehetasun-azterketaren behin betiko onespena, zeina unitate horretako jabeek sustatu baitzuten. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 29.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609780