1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
166/2026 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzen dituena. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen.
Deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, ezartzen du izendapenak eta jabetza hartzeak 2026ko uztailaren 1etik aitzina izanen dituztela ondorioak.
Horretarako eratutako hautapen batzordeetako buruek zerrenda bat igorri zuten Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, hautatutako izangai guztien izenak eta bakoitzaren hautagaitza zer ikastetxetarako den adierazita; hori guztia, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
Bestetik, lehenengo oinarriaren arabera, izendapenaren aurretik nahitaezkoa da zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat gainditzea, eta izendapenaren eguna baino lehen aurkeztu behar da egiaztapena.
Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 12ko 125/2026 Ebazpenaren bidez, ebazpenaren egunera arte prestakuntza egiaztatu zuten zuzendariak izendatu ziren, deusetan galarazi gabe aurrerago izendapen gehiago egin ahal izatea, interesdunek prestakuntza egiaztatu ahala.
Zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza ikastaroaren egiaztapena aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da prestakuntzaren egiaztapena 2025eko maiatzaren 12tik aurrera eta izendapenaren data baino lehen aurkeztu duten pertsonak izendatzea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea, 4 urterako, ondorioak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izanik, eranskinean ageri diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpena eta eranskina argitaratzea nafarroa.eus web-orrian dagoen fitxan, honako helbidean: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.
4. Ebazpena eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, bai eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera ere, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2026ko ekainaren 25ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
ERANSKINA.–COLEGIOS PÚBLICOS DE EDUCACIÓN INFANTIL Y PRIMARIA / HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK
–MURCHANTE, MARDONES Y MAGAÑA HLHIP
MOLINA SANCHEZ, INMACULADA
–IRUÑA, SANDUZELAI HLHIP
MARTINEZ DE LIZARRONDO MATEO, JAIONE
INSTITUTOS DE EDUCACIÓN SECUNDARIA E INSTITUTOS DE EDUCACIÓN SECUNDARIA OBLIGATORIA / BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK
–LEKAROZ, LEKAROZ BHI
AIZCORBE SANZBERRO, MAITE
Iragarkiaren kodea: F2609299