144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 121. lurzatian. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Milagroko 2. poligonoko 121. lurzatirako xehetasun-azterketa. Marisa Lebrero Amadozek sustatu du, eta haren bidez aldatu nahi da Milagroko 2. poligonoko 121. lurzatiko fatxadaren lerrokadura ofiziala.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609727