2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honako honen bidez aditzera ematen da Xuriñe Peñas Lópezek, Eguesibarko Udaleko alkateak, 2468. Ebazpena eman duela 2026ko uztailaren 10ean, Alkatetzak berezko dituen eginkizunak uzteko –legeak ezarritako mugekin– honako honen esku, bera udalerritik kanpo egonen baita:
Javier Villanueva Aldave, 2026ko uztailaren 13tik 28ra arte, biak barne.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Sarrigurenen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2609791