2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Lekualdatze-lehiaketa berezia, Biolako irakasle laguntzailearen plaza bat betetzeko. Deialdiko plaza bete gabe uztea
Alkatetzaren abenduaren 17ko 5889/2025 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi da honako deialdi honetako plaza: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko Biolako irakasle laguntzailearen plaza huts bat, lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi partzialean, Tuterako Udalaren zerbitzura jarduteko. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 11n.
Deklarazioaren zioa da ez zela aurkeztu parte hartzeko eskabiderik batere, aipatutako hautapen-prozesuan onartzeko epea burutzean.
Tuteran, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2609744