2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Oposizio-lehiaketa, Biolako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen plaza bat betetzeko. Izendapena
2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 11n, argitara eman zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin Biolako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen plaza huts bat, B mailakoa, Tuterako Udalaren zerbitzura jarduteko. Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete beharrez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2026ko uztailaren 6ko 3011. Ebazpenaren bidez, David López Peña izendatu du Tuterako Udalaren zerbitzuko Biolako eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzaile.
Tuteran, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2609718