144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, U.E. R.1 unitatean. Behin betiko onespena

2002ko uztailaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena, honako honi dagokiona: Noaingo R.1 exekuzio-unitatearen xehetasun-azterketa, Noaingo (Elortzibar) Hirigintzako Udal Planaren barnean, eta Noaingo (Elortzibar) Udal Planaren U.E. R.1eko jabekideek sustatua. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 29.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609779