144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, laneko harremanen arduradunaren 1 plaza betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko laneko harremanen arduradunaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2024ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau

ERABAKITZEN DA:

1. David Laguardia Moratinos udal funtzionario izendatzea laneko harremanen arduradunaren lanposturako, 1-106100-1 funtzionario-plaza esleituta.

2. 2026ko abuztuaren 3an jabetu beharko du plazaz.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2609667