144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2026ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aurizko etxola eta ongarritegien eraikuntza arautzen duen udal ordenantzaren 5. eta 6. artikuluak aldatzea.

Espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunez, alegaziorik aurkeztu gabe. Espedientea behin betikotzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza hau indarrean sartuko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Auritzen, 2026ko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Unai Irigaray Oses.

AURIZKO ETXOLA ETA ONGARRITEGIEN ERAIKUNTZA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

Ordenantzaren 5. eta 6. artikuluak aldatzen dira, honela:

5. artikulua. Gehieneko azalera 20 metro karratukoa izango da.

6. artikulua. Atzeko aldeko gehieneko altuera 2 metrokoa izango da eta aurreko aldekoa 2,70 metrokoa.

Iragarkiaren kodea: L2609933