2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 104. lurzatian. Behin betiko onespena
Milagroko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Milagroko 2. poligonoko 104. lurzatirako xehetasun-azterketa. José María Callejas Ondarrak eta M.ª Idoya Callejas Ondarrak sustatu dute, eta haren bidez aldatu nahi da Milagroko 2. poligonoko 104. lurzatiko fatxadaren lerrokadura ofiziala.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609712