144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, batetik, garbitzaileen bi plaza betetzeko, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Kontratatzeko proposamena

Lanpostua:

–2 garbitzaile plaza (%100). R32 eta R33 (erretiro partziala) plazak.

Kontratatzeko proposamena.

Goian aipatutako oposizio-lehiaketarako baldintzak frogatzeko epea bukaturik, epaimahaiak aurkeztutako agiriak aztertu zituen, eta egiaztatu zuen garbitzaile plaza eskuratu duten izangai guztiek badaukatela deialdian eskatutako titulua.

Aurreko izapidea gauzatuta, bada, epaimahaiak plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zuen. Horretarako, aukeratu beharreko plazen zerrenda argitaratu zuen, bai eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda ere, plaza hutsak aukeratzeko ezarria zuten lehentasunaren arabera ordenatuta. Deitutakoek idatziz adierazi diote Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari zer plaza hautatu duten.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion jarraian ageri diren izangaien aldeko izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera.

Kontratazio-proposamena argitara emanen da toki-erakundearen atarian (deialdiari dagokion web-fitxan), Cintruénigoko San Francisco de Asís patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Patronatuaren erregistro orokorraren bidez:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.

c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Berariaz ohartarazten da ezen, aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez badituzte, ezin izanen direla kontratatu eta, beraz, haien jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko direla; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badute. Baja beteko da gainditu dutenen zerrendan jarraian ageri denarekin.

Halaber, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrari proposamena igortzen zaio, onets dadin deialdiaren oinarrietan aurreikusitako aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

Cintruénigon, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

KONTRATATZEKO PROPOSAMENA

Garbitzailea (R32 plaza):

Leticia Navarro Liroz.

–Hitzarmen kolektiboko 4. maila.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–%100eko lanaldi jarraitua (astelehenetik igandera, 8:00etatik 15:00etara).

Garbitzailea (R33 plaza):

Julia Sesma Lozano.

–Hitzarmen kolektiboko 4. maila.

Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa (erretiro partziala).

–%100eko lanaldi jarraitua (astelehenetik igandera, 8:00etatik 15:00etara).

Iragarkiaren kodea: L2609801