1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2116/2026 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 2968/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3805/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3327/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako betebeharrak betetzeaz gainera hautapen prozesua gainditu eta deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan; Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 223/2026 Ebazpenaren eta apirilaren 23ko 1385/2026 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.
Azken izendapenaren ostean, igoera txandako izangai diren Inmaculada Fortanet Cervera andreari, Asier Fernández de Arroyabe Olaortua jaunari eta Jon Esparza Martín jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, araubide finkoan.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen duenez, izangaiak funtzionario bihurtzen direnean eta, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, borondatezko eszedentzia egoeran deklaratzen dituztenean plazaz jabetzen diren egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, plaza huts horiek modu berean beteko dira, deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat. Hori oinarri hartuta, 2026ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ekoan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta hartan sartu ziren gainditu duten izangaien zerrendan ondorengoak ziren izangaiak.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa adjudikatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, ondorengo izangaiak, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak: Antonio Francisco Blasco Carrillo jauna, Xabier Fuentes Pérez jauna eta Iosu Eder Lezaun Echauri jauna, txanda irekikoak.
2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek plazaren jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko ekainaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
BLASCO CARRILLO, ANTONIO FRANCISCO | Txanda irekia | 0039953 | HEZKUNTZA DEP. | DIGITALIZ. ETA HEZK. ZERBITZUETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | |
FUENTES PÉREZ, XABIER | Txanda irekia | 0011477 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALD. DIGITALEKO DEP. | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | | | |
LEZÁUN ECHAURI, IOSU EDER | Txanda irekia | 0000844 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALD. DIGITALEKO DEP. | TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | | | |
Iragarkiaren kodea: F2609518