144. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 296. lurzatian. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Milagroko 2. poligonoko 296. lurzatirako xehetasun-azterketa, José Miguel Laspeñas Garcíak sustatua. Xehetasun-azterketaren xedea da lehen solairuko gehieneko lerrokadurak aldatzea, oztopo arkitektonikoak kentzeko. Izan ere, igogailu bat instalatu nahi da Milagroko 2. poligonoko 296. lurzatiko barne-patioan.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609722