2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudia eta ordenantzak
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak maiatzaren 28an emandako 101E/2019 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen behin betiko Olorizko Udal Plan Orokorra (2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 8an).
Hirigintzako araudia eta ordenantzak ematen dira argitara, bete dadin ezartzen dena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua).
Oloritzen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Udal Plan Orokorra (PDFa, 25 MBtik gorakoa).
Iragarkiaren kodea: L2609371