2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, desjabetze-espediente batean, zeinaren xedea baita obrak egitea, igogailu bat instalatzeko Zangozako etorbideko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikinean
Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2026ko uztailaren 17ko 1286 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zen:
Lehenengoa.–Tafallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren UC-44 Plan Bereziaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2026ko abuztuaren 7an, 10:00etan, Tafallako Udalaren 1. aretoan (Nafarroa plaza 5, 2. solairua) ager daitezen, okupazioaren aurretiazko akta egiteko. Izan ere, Zangozako etorbideko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikinean igogailu bat instalatu behar dela eta, 30 m² desjabetuko dira eraikin horren beheko solairuan dagoen lokalean.
Bigarrena.–Titularrei adieraztea ekitaldi horretara joan beharko dutela, zuzenean edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta, eta titularitatea egiaztatzen duten agiriak aurkeztea (eskritura publikoa, jabetza-erregistroaren ziurtagiria, eta abar). Perituak eta/edo notario bat ere aurkeztu ahal izango dituzte, beren kontura, egoki baderitzote.
Era berean, egoki iritzitako datu eta agiri guztiak adierazi eta aurkeztu ahal izango dituzte, bai eta ukitutako eskubideak, horien titularrak, eskubideen balioa eta okupazio azkarra eragin duten kalteak zehazteko baliagarriak direnak ere.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratutako hedapen handieneko bi egunkaritan eta Tafallako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea. Argitalpen hau, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako ondorioetarako egiten da.
Laugarrena.–Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedula baten bidez, ebazpen honen aurrekarian adierazitako bitartekoen arabera, eta Udal Idazkaritzari eta Kontu-hartzailetzari ere jakinaraztea.
Dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.
Tafallan, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2609964