2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Udal Planeko zenbait artikulu aldatzea. Behin betiko onespena
Ollarango Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, Udal Planeko artikulu hauetan aldaketa xehatuak egiteko: 5.4.7 artikulua, eguzki-plakei buruzkoa; 7.2.3 artikulua, hiri-lurzoruko eraikuntzaren erabilerei buruzkoa; 7.5.5.3 artikulua, oin berriko eraikinei buruzkoa; 7.2.6 artikulua, eranskinen baldintzei buruzkoa; 7.6.3 artikulua, eraikin osagarrien baldintzei buruzkoa; eta 7.8.1 artikulua, lurzatien itxiturei buruzkoa. Hori guztia Udalak sustatu du.
Argitara ematen da Udal Planaren aldaketa, aplikatu beharrez ezarririk dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ollaranen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, David Campion Ventura.
TESTU ALDATUA
INDARREKO HIRIGINTZAKO ARAUDIA
7.2.6 artikulua. Erabileren baldintzak
[...]
ESPAZIO LIBRE PRIBATUAK.
[...]
Gehieneko lerrokaduretatik kanpo, debeku da eraikinik egitea, salbuespen hauekin:
- Berotegiak, portxe irekiak eta pergolak: Eraikin horietako teilatu-hegala 3 metro garai izanen da gehienez.
- Eranskinak, egoki den apartatuan ezarritako baldintzen arabera.
[...]
PROPOSATUTAKO ALDAKETA
7.2.6 artikulua. Erabileren baldintzak
[...]
ESPAZIO LIBRE PRIBATUAK.
[...]
Gehieneko lerrokaduretatik kanpo, debeku da eraikinik egitea, salbuespen hauekin:
- Berotegiak, portxe irekiak eta pergolak. Eraikin horietako teilatu-hegala 3 metro garai izanen da gehienez.
- Eranskinak eta eraikin osagarriak, egoki den apartatuan ezarritako baldintzen arabera.
[...]
(Letra etzanez, erantsitako testua).
-----------------------
INDARREKO HIRIGINTZAKO ARAUDIA
7.6 KAPITULUA. Oraingo bizitegi-eraikinetako eranskinak eta eraikin osagarriak.
PROPOSATUTAKO ALDAKETA
7.6 KAPITULUA. Bizitegi-eraikinetako eranskinak eta eraikin osagarriak.
("Oraingo" hitza kendu egiten da).
-----------------------
INDARREKO HIRIGINTZAKO ARAUDIA
7.6.3 artikulua. Eraikin osagarrien baldintzak.
Egin daitezke eraikin osagarriak, eraikin nagusitik bereiz, alde batera utzirik izan litezkeen eranskinak.
Debeku da inguruneari kalte egitea.
Behe solairuko gehieneko garaiera bat izanen dute, eta lurraren sestratik teilatu-hegalerainoko gehieneko garaiera bat, 3 metrokoa.
Oinplanoan 50 m² izanen dira gehienez.
Estalkiek nahitaez inklinatuak izan behar dute.
5. kapituluan ezartzen dira baldintza materialak.
PROPOSATUTAKO ALDAKETA
7.6.3 artikulua. Eraikin osagarrien baldintzak.
Egin daitezke eraikin osagarriak, eraikin nagusitik bereiz, alde batera utzirik izan litezkeen eranskinak.
Debeku da inguruneari kalte egitea.
Behe solairuko gehieneko garaiera bat izanen dute, eta lurraren sestratik teilatu-hegalerainoko gehieneko garaiera bat, 3 metrokoa.
Oinplanoan 50 m² izanen dira gehienez.
Estalkiek nahitaez inklinatuak izan behar dute.
5. kapituluan ezartzen dira baldintza materialak.
Mugetako edozeinetatik 3 metrora baino gutxiagora eraikitzeko, beharrezkoa izanen da jabe mugakidearen baimen idatzia.
(Letra etzanez, erantsitako testua).
Iragarkiaren kodea: L2609681