95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 592/2025 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, sarrera prozeduraren deialdi bat egin zen zerbitzu orokorretako lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi osagarrirako deialdia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu horiek hautatzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

63E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita kirol monitore, entrenatzaile, epaile eta arbitro gisa prestatzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzaren 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 825769.

51E/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024". DDBN identifikazioa: 812880.

264E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita eskualdeak suspertzeko planak prestatzeko eta gauzatzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 827241.

750/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2025eko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXII. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

1365E/2025 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2025erako gastua baimentzen baita dirulaguntza honetarako: Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntza. DDBN identifikazioa: 811827.

46E/2025 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, akatsak zuzentzen dituena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi hau onetsi baitzen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak".

111E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, elikagaien artisautza-enpresen elkarteei "de minimis" laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2025. urtean Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza sustatzeko asmoz, eta, horrekin batera, deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena. DDBN identifikazioa: 826699.

1.7. BESTELAKOAK

27E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Iruritatik Artesiagara doan errepidea eta "Bidegabeko Bidea" izeneko eskultura Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta inskribatzeko prozedurari.

28E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Vicente eta Maravillas Lambertoren omenezko monolitoa Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta inskribatzeko prozedurari.

29E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Memoria eta Bizikidetzaren zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona Andosillako Kasino Nagusiaren memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeko eta inskribatzeko prozedurari.

30E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Paternaingo Hilobien memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta inskribatzeko prozedurari.

229/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio "FP Lumbier" IBPari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzan Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

2D/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Sindicato de Policía Municipal de Pamplona (SPMP) izeneko sindikatuaren desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000170; lehengo gordailu zenbakia: 31/17F).

129E/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita igeltsua fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Mañeruko udal-mugartean dago, eta titularra Pladur Gypsum SA da.

131E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz egokitzen baita Zarrakazteluko udal mugartean dagoen konpostatze zentro baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra SLIR SL da.

132E/2025 EBAZPENA,apirilaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz egokitzen baita Uharte Arakilgo udal mugartean arrautzatarako oiloen hegazti-haztegia eta konpostatze-zentroa biltzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Avícola San Miguel ENSa da (N 705 NA).

134E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita kable elektrikoa, burdin txatarra eta burdinazkoa ez dena birziklatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioa Noain Elortzibarko udal-mugarten dago, eta haren titularra Recuperaciones Metálicas Ibiferro SL da.

142E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, eskatutako aldaketa onesten duena gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Instalazioa Agoizko udal-murgarten dago, eta haren titularra "Fundación Aspace Navarra para el Empleo" da.

145E/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Kasedako udal mugartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Viscofan España SLU da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Onartuen behin betiko zerrenda

BERRIOBEITI

Akats zuzenketa, 2025. urterako lan publikoaren eskaintzan

CADREITA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Udalaren Musika Eskolako irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena. Akats zuzenketa

CORELLA

Udaltzainburuaren izendapena

LIZARRA

Deialdia, administrari ofizialaren hiru lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

MENDIGORRIA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Deialdia, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ERRONKARI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko,
lan-kontratudun finkoen araubidean

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa, eguzki-energia jasotzeko instalazioen erabilera arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Deialdia, 2024-2025 ikasturtean eskolaz kanpoko kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Iberoko UE-5 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua (4. poligonoko 44. lurzatia). Hasierako onespena

ESTERIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ekitaldien antolaketa eta gauzatzea

UHARTE

2025eko dirulaguntza deialdia, herriko talde eta elkarteendako, jarduerak eta proiektuak antola ditzaten, kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

LEOTZ

Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko (2024-2025 ikasturtea). Laburpena

LEDEA

Elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, 2025ean kultura, kirol eta gizarte arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

LODOSA

Lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

MARTZILLA

Udal Planeko API-I birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

OLAZTI

Finken normalizazio proiektua, 6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietan. Hasierako onespena

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

URROTZ-HIRIA

Urrotz-Hiriko udal mugartean Sanguibel kaleko zeharbidea (NA-8103) egokitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbizuarengatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren Industria eta Energia Arlo Funtzionalarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera eta onura publikoa zehazki deklaratzekoa, "13,2 kV-eko goi tentsioko linearen saihesbiderako proiektua, A-68 autobiako Gallur-Mallén tartea eraikitzeko P09126 transformazio zentroa elikatzeko" izeneko espedientearenak. Proiektua Mallengo (Zaragoza) eta Cortesko (Nafarroa) udal mugarteetan gauzatzekoa da