95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko (2024-2025 ikasturtea). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 827991.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/827991).

Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 9ko 43 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasketak egiteko.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, euskara ikasketetan matrikulatzeko, 2024-2025 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Honako hau ezartzen da:

Gehienez 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2025eko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2506265