2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CADREITA
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Udalaren Musika Eskolako irakasle lanpostu huts bat, zuzendaritza eginkizunak dituena. Akats zuzenketa
Ikusirik badela akats bat enplegua irakasle lanpostua betetzeko deialdian (2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 10ekoa), zuzendu egiten da.
Honako hau aldatu behar da:
Honela dioen tokian:
9. oinarria.–Oposizioaldia.
Oposizioaldian gehienez 70 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
–Ariketa teorikoa:
Lehiatzaileak bere espezialitateko musika-instrumentuari buruzko programazio didaktiko bat azaldu beharko dio, ahoz, epaimahaiari. Horretarako, gehienez ere, 20 minutu izanen ditu.
Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Puntu gutxiago eskuratzen dituztenak kanporatu eginen dira.
Honela behar du:
9. oinarria.–Oposizioaldia.
Oposizioaldian gehienez 70 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
–Ariketa teorikoa:
Musika Hizkuntzako espezialitateko programazio didaktiko bat azaldu beharko dio, ahoz, epaimahaiari. Horretarako, gehienez ere, 20 minutu izanen ditu.
Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Puntu gutxiago eskuratzen dituztenak kanporatu eginen dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cadreitan, 2025eko apirilaren 28an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2506298