2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Urrotz-Hiriko udal mugartean Sanguibel kaleko zeharbidea (NA-8103) egokitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea
2025eko apirilaren 10ean egin osoko bilkuran, Urrotz-Hiriko Udalak honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Onestea Urrotz-Hiriko (Nafarroa) udal mugartean Sanguibel kaleko zeharbidea (NA-8103) egokitzeko proiektua, eta hasiera batean onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda..
Udalaren zerbitzu publikoa izaki, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onesteak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta proiektuko ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari jarraikiz. Aldi horretan, interesdunek egoki iritzitako ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, eta idatziz aurkeztu argitaratutako zerrendan diren akatsak, halakorik bada, zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako, proiektua eskuragarri egonen da Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan (Santo Tomás kalea 5, 31420 Urrotz-Hiria).
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Urrotz-Hiriko Udalaren eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROA |
Behin betiko okupazioa m² | Aldi baterako okupazioa m² | Poligonoa | Lurzatia | Deskribapena |
Urrotz-Hiriko udal-mugartea |
URV-01 | M.ª Ignacia Iriarte Armendariz | 1.092 | 380 | 2 | 57 | Lehorreko alorra |
M.ª Socorro Iriarte Armendariz |
Ramón Iriarte Eransus |
Sergio Iriarte Eransus |
Fidel Francisco Orradre Iriarte |
Gabriel Ignacio Orradre Iriarte |
Jesús Alejandro Orradre Iriarte |
Urrotz-Hirian, 2025eko apirilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.
Iragarkiaren kodea: L2506024