1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
51E/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024". DDBN identifikazioa: 812880.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honen deialdia onetsi zen: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024". Gero, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 80E/2024 Ebazpenak aldatu zuen.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 99E/2024 Ebazpenaren 11.4. oinarrian adierazi bezala osatutako ebaluazio batzordeak ebaluatu ditu, egiaztatu du oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta baloratu ditu ebazpen horren zazpigarren eta bederatzigarren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
18 eskabide aurkeztu dira; 14, A modalitatean, eta 4, B modalitatean. Eskabidea aurkeztu duten 18 entitateei eman zaie dirulaguntza; guztira, 1.009.050,89 euro.
Eman beharreko dirulaguntza zehaztu da deialdian ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta finantzaketarako dagoen aurrekontua, dirulaguntza eskaera guztiak eta zer modalitatetarako egin diren.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak adierazi du ezen, eskaerak aztertu, egiaztatu eta barematu ondoren, aurkeztutako plan guzti-guztietan zuzen daudela oinarri arautzaileetan ezarritako irizpide eta baldintza guztiak. Beraz, entitateek aurkeztutako planak egoki eta bideragarritzat jotzen ditu.
Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebaztea dirulaguntza honen deialdia: "Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntza, 2024".
2. Eskatutako laguntzak honako taula honetan ageri diren onuradunei ematea:
ESP. ZK. | IFZa | IZENA | AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
0011-5076-2024-000001 | G31137615 | NAFARROAKO GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESEN ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 8.150,00 |
0011-5076-2024-000002 | Q3173001C | NAFARROAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 498.700,00 |
0011-5076-2024-000003 | G31734965 | NAFARROAKO CCOO SINDIKATUA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 20.073,88 |
0011-5076-2024-000004 | F71403315 | INCLUYE SOCIEDAD MICROC0OPERATIVA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 84.820,00 |
0011-5076-2024-000005 | G83496000 | GIZARTE GARAPENERAKO ETA KALITATERAKO KOINEAEQUALITAS FUNDAZIOA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 158.470,00 |
0011-5076-2024-000006 | G31077076 | NAFARROAKO LANGILEEN BATASUN OROKORRA (UGT) | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 28.230,20 |
0011-5076-2024-000007 | G31784473 | NAFARROAKO ERDI ALDEKO ENPRESEN ELKARTEA (AEZMNA) | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 14.946,36 |
0011-5076-2024-000008 | G31126253 | ANAPEH | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 6.298,09 |
0011-5076-2024-000009 | B31917503 | ARETE-ACTIVA SL | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 53.540,00 |
0011-5076-2024-000010 | G31249444 | NAFARROAKO ZURGINEN ETA EBANISTEN ELKARTEA (ACEN) | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 3.095,00 |
0011-5076-2024-000011 | G31090467 | METALGINTZAKO ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN NAFARROAKO ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 15.900,00 |
0011-5076-2024-000012 | G31237654 | EMPRESA RIBERA ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 5.200,00 |
0011-5076-2024-000013 | G31096555 | NAFARROAKO OSTALARITZA ETA TURISMO ARLOKO ENPRESABURUEN ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 27.095,50 |
0011-5076-2024-000014 | G31071855 | NAFARROAKO EGURRAREN ENPRESABURUEN ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 3.605,80 |
0011-5076-2024-000015 | G31794654 | ENPLEGURAKO NAFARROAKO ASPACE FUNDAZIOA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 28.562,00 |
0011-5076-2024-000016 | G31765274 | ATANA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 32.390,00 |
0011-5076-2024-000017 | G31130693 | NAFARROAKO ENPRESABURUEN KONFEDERAZIOA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 13.556,56 |
0011-5076-2024-000018 | G31084635 | IBILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERREN NAFARROAKO ELKARTEA | G/430001/4819/322E00 | 2025 | 6.417,50 |
3. Guztira, 1.009.050,89 euroko gastua bideratzea, finantzatuko dena 2025eko gastuen aurrekontuko 430001-43100-4819-322E00 partidaren kargura ("SEM Acredita: egiaztatzeko ekintzetarako dirulaguntza PEP: E-21-000320-01").
4. Konpromisoa kentzea 1.490.949,11 euroko soberakinari. Zenbateko hori itzuliko da 2025eko gastuaren aurrekontuko 430001-43100-4819-322E00 partidan eskuragarri dagoen saldora ("SEM Acredita: egiaztatzeko ekintzetarako dirulaguntza PEP: E-21-000320-01").
5. Ebazpen hau eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio.
6. Ebazpen hau eta eranskina deialdiaren web fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Akreditazio Profesionalen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.
8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 9an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2505709