95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2024-2025 ikasturtean eskolaz kanpoko kirol jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 827672.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/827672).

Deialdia, eskola-adineko haurren kirol jarduerak diruz laguntzeko. Laburpena.

2024-2025 ikasturtea.

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2024-25 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenendako, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:

–Parte hartzea edozein kirol jardueratan, baldin ikastetxe, udal, enpresa publiko edo kirol-elkarte batek eskaintzen badu.

–Jarduera bakarra eskatzaile bakoitzeko.

–Nahitaezko eskolatzearen adinean daudenek egiten dituzten jarduerak, hots, 6 eta 16 urte bitartekoek (Lehen Hezkuntzako 1. maila - DBHko 4. maila).

–Ikasturte guztirako programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:

–Kultur jardueretan parte hartzea.

–Berriobeitiko Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.

–Berriobeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena duten klubek edo fundazioek antolatutako jarduerak, jada laguntza ekonomikoren bat jasotzen dutenez Udalaren aldetik.

–Berriobeitiko Udalak jada eskaintzen dituen kirol jardueren antzekoak direnak, edo haren kirol instalazioetan egiten direnak.

Eskabideak aurkeztea:

Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaerak (Udal plaza 1), jendearendako ordutegian (9:00 - 14:00) edo egoitza elektronikoaren bidez.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Eskabidea.

2.–Dirulaguntzaren xede den jarduera ordaindu izanaren frogagiria.

3.–Entitate antolatzaileak egindako ziurtagiria, azaltzen duena ordaindu duela eta jardueran hasi dela. Hartan, agertuko dira taldearen kategoria edo parte-hartzeko adina, eta eskolen edo entrenamenduen ordutegia.

4.–2023ko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2506284