2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Udaltzainburuaren izendapena
Alkatetzaren 491/2025 Ebazpena.
Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka Garcia Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
Ikusirik Juan Luis Pellejero Verdejok 2025eko apirilaren 13an utziko duela Corellako udaltzainburuaren lanpostua.
Kontuan harturik udaltzaingoak, operatibotasun arrazoiak direla-eta eta behar bezala funtzionatuko badu, hura zuzenduko duen buru profesional bat behar duela. Izan ere, hala aurreikusita dago plantilla organikoan, eta postu horretarako diru-esleipena dago udal aurrekontuetan.
Kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Legearen 29.4 artikuluan honako hau xedatuta dagoela: poliziaburua Nafarroako polizietako kideen artean izendatuko dela eta izendapen askeko behin-behineko langilearen izaera izanen duela.
Kontuan harturik Corellako Udalari interesatzen zaiola Rubén Coloma Canals izatea udaltzainburu, eta horretarako, aldez aurretik utzi dituela bertan behera lehendik abian zeuden zerbitzu-eginkizunak.
Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera (legegintzako foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten du), egoera hori bat dator zerbitzu berezietako egoerarekin eta, zehazki, f) apartatuan jasotakoarekin (behin-behineko langile gisa aritzea kargu politikoei aholkuak edo laguntza emanez).
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluak aitortzen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Rubén Coloma Canals izendatzea Corellako udaltzainburu, 2025eko apirilaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta izendapen askeko behin-behineko langilearen izaera duela. Uharteko udaltzaina da, eta hori da haren jatorrizko lanpostua. Hortaz, egun horretatik aurrera, zerbitzu berezietako administrazio-egoeran izatera pasako da toki-erakunde horretan.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta Uharteko Udalari jakinaraztea.
Corellan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2505813