95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 592/2025 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, sarrera prozeduraren deialdi bat egin zen zerbitzu orokorretako lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi osagarrirako deialdia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu horiek hautatzeko.

Josune Abeurrea Arroyo andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 592/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez, sarrera prozeduraren deialdi bat egin baitzen zerbitzu orokorretako lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi osagarrirako deialdia egin baitzen, eta 10 egun balioduneko epea ireki baitzen deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritako baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu horiek hautatzeko (2025eo otsailaren 27an argitaratu zen). Hori guztia, deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 151 lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdian, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (ebazpen horren bidez, sarrera-prozeduren deialdiak onesti ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek horiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2506309