2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Iberoko UE-5 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua (4. poligonoko 44. lurzatia). Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko apirilaren 16ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektua Iberoko UE-5 exekuzio unitatean (Iberoko 4. poligonoko 44. lurzatia, Oltza zendea). Sustatzailea finkaren jabetza zatiezina da: Diana Arboniés Porres, Fernando Arboniés Porres, Maite Arboniés Porres, Auria Marta Hernando Higueras eta Jesús Antonio Legarra Sánchez.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez.
Oltza zendean, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2506002