95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2025 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, akatsak zuzentzen dituena Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi hau onetsi baitzen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak".

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak". Deialdia 2025eko otsailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Akatsak zuzentzeko aukera jasota dago bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, zuzendu beharra dago.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 353E/2024 Ebazpenaren IV. eranskinean (Eskaerak baloratzeko irizpideak) atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: industriako doktoregoak, 2025".

C.4 azpiatalean (Lurralde kohesioa),

honako hau dioen tokian:

Entitate eskatzailea 1.500 biztanletik gorako udalerri batean egotea, Iruñerritik kanpo: (10).

Honela behar du:

Entitate eskatzailea 1.500 biztanle edo gutxiagoko udalerri batean egotea, Iruñerritik kanpo: (10).

C.4 azpiatalean (Lurralde kohesioa),

honako hau dioen tokian:

Entitate eskatzailea 1.500 biztanle edo gutxiagoko udalerri batean egotea, Iruñerritik kanpo: (5).

Honela behar du:

Entitate eskatzailea Iruñerritik kanpoko eta 1.500 biztanletik gorako udalerri batean egotea: (5).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sarrigurenen, 2025eko apirilaren 25ean.–Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2506274