95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2D/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Sindicato de Policía Municipal de Pamplona (SPMP) izeneko sindikatuaren desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000170; lehengo gordailu zenbakia: 31/17F).

Onartu egin da aipatutako elkartea desegitearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Gloria Montserrat Sangüesa Ortega andreak egin zuen, 31/2025/000059 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Sindicato de Policía Municipal de Pamplonak (SPMP) 2025eko otsailaren 3an egindako batzar orokor berezian erabaki zen sindikatua desegitea, eta, horren ondorioz, nortasun juridikoa galdu egin du.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta zuzendaritza zentro horretan haren kopia eskatzea, eta zilegi da, orobat, hura aurkaratzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan arloko Salan, bat etorriz Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2505798