2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ekitaldien antolaketa eta gauzatzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Obrador Aristregui Sl.
Jarduera: ekitaldiak antolatzeko eta gauzatzeko jarduera ezartzea. Pabiloia eta eremu estalia (kanpoko karpa) egokitzea; lorategien erabilera.
Tokia: Arletako 2. poligonoko 11. lurzatia, Esteribar.
Esteribarren, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2506563