95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 723. Ebazpena eman zuen 2025eko apirilaren 28an. Hona hemen:

2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratu zen deialdi honen iragarkia: Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 11n onetsitako deialdia, gizarte-hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Zinegotzigo honen 2025eko martxoaren 18ko 459. Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, apirilaren 3an.

Ondoren, zinegotzigo honen apirilaren 7ko 570. Ebazpenaren bidez (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an), onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendan antzemandako akats bat zuzendu zen.

Erreklamazioak egiteko eta eskabideak zuzentzeko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko gizarte-hezitzaileen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Honako hau:

1) Txanda irekia.

–Onartuak:

ABEL DELGADO, MARÍA ESTHER

ALGUERO CHIVITE, UR

ARIZALETA ROS, UXUE

AYERDI GOZALO YONE

AYESTARÁN IJURCO, AINARA

BERRADE ECHECÓN, MARISA

CASTAÑOS PUENTE, GUIOMAR

CASTRO GONZÁLEZ, BEATRIZ

DE CARLOS LATASA, JAVIER

DEL RÍO SOLANO, ALBA

ECHAVARRI SOLA, LEYRE GRACIA

FUERTES MARTÍNEZ, JUAN JOSÉ

GAMIO EQUIOZ, UXOA

GARCÉS GARCÍA, IRATI

GOMARA VILLABONA, JOSE

GÓMEZ DE SEGURA CASANELLAS, NATALIA

GÓMEZ SUESCUN, MARÍA GRACIA

GORRITI ALDAZ, NOEMÍ

GUTIÉRREZ PERELLO, RAQUEL

HUICI FERNÁNDEZ, MARÍA UNCIZU

IRAIZOZ MARTÍNEZ, NAIARA

IRIGOYEN ARBIZU, LOREA

IZCO BERRAONDO, MAIALEN

JIMÉNEZ GONZÁLEZ, VERÓNICA

JIMÉNEZ JUANENA, ANDREA

LASA EZCURRA, LEIRE

LÓPEZ MARTÍNEZ, LORENA

LÓPEZ OLAIZ, MAIDER

LÓPEZ SOLA, SORAYA

MAISO ALONSO, LYDIA

MALAGUILLA ARCÓN, SARAI

MENDIZABAL AGUIRRE, LEIRE

MORATO PERURENA, ITSASO

ORTEGA MANERO, MARÍA VICTORIA

PAVÓN SORIA, MARÍA JESÚS

PÉREZ DE ZABALZA LARUMBE, VIRGINIA

SALVADOR ROMÁN, MARÍA

SAPUPPO GALAIN, MIRIAN

SARRASQUETA RESANO, JAIME

SARVIDE PLANO, TAMAR

TRES UNDIANO, EDURNE

UGARTE SÁNCHEZ, EKHIÑE

URBIZU RUIZ, MAITANE

VELASCO BUSTO, IDOIA

–Baztertuak:

Ez aurkezteagatik behar bezala beteta eta sinatuta deialdiaren I eranskina:

LARRIPA ACEDO, ANA

GARBAYO CIRIZA, MAIALEN

Gidabaimenaren fotokopia ez aurkezteagatik:

LOBERA AROZARENA, INÉS

TORREGROSA ARTEAGA, ITXASO

Ez aurkezteagatik nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna, eta ez aurkezteagatik gidabaimenaren fotokopia:

MIGLIACCIO VÁZQUEZ, MARÍA PALOMA

SÁNCHEZ GORONAETA, XABIER JOSEBA

Ez ordaintzeagatik deialdiaren 3.3 oinarrian aipatu tasa:

PETRIATI GARALUT, EKHIÑE

2) Igoera-txanda.

–Onartuak:

GARCÍA ESEVERRI, MIRENTXU

RECALDE YOLDI, JESÚS ENRIQUE

–Baztertuak:

Ez aurkezteagatik nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna, eta ez aurkezteagatik 2.1.2. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituela frogatzen duen ziurtagiria:

LEKUNA HERRERO, GORKA

2. Oposizioaldiko bi probak egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztea:

Oposizioaldiko lehenengo proba 2025eko ekainaren 7an eginen da, larunbatarekin, goizeko 09:00etan, Zizur Nagusiko kirol-instalazio zentraletako ikasketa-gelan (Erreniega pasealekua 29 atzealdea, Kultur Etxearen atzealdea).

Oposizioaldiko bigarren proba 2025eko ekainaren 27an eginen da, ostiralarekin, goizeko 09:00etan, Zizur Nagusiko kirol-instalazio zentraletako ikasketa-gelan (Erreniega pasealekua 29 atzealdea, Kultur Etxearen atzealdea).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taula elektronikoan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Zizur Nagusian, 2025eko apirilaren 28an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2506297