95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan

Erronkariko Udalak, 2025eko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, gehienez ere bi hilabeteko epean, argitaratzea deialdi baten oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan.

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUEN DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi osoan. Plantilla organikoan honela agertzen dira: 2. lanpostua, zerbitzu anitzak, D maila.

Izendapenak Erronkariko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen du, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera.

1.2. Era berean, deialdi honen helburua da aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda eratzea. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin enplegu poltsa eratuko da. Enplegu poltsan sartuko dira hautapen prozesua gainditzen dutenak, edo, gutxienez, probetako bat gainditzen dutenak, eta zorrozki ordenatuko da puntuazio ordenaren arabera. 5 urteko indarraldia izanen du.

1.3. Hautapen probak 6. oinarrian ezarritakoak izango dira. Lehiaketaldia, berriz, baldintza hauen 7. oinarrian ezarritako moduan baloratuko da.

1.4. Kontratu hauek eginen dira: lan-kontratu finkoa eta lanaldi partziala, %50ekoa, zehaztu beharreko ordutegian, eta lan-kontratu finkoa eta lanaldi osoa, %100ekoa, zehaztu beharreko ordutegian.

Betiere, kontratua amaitu daiteke, indarrean den bitartean, bi alderdiak ados jarrita, eta, horretaz gain, badira kontratua amaitzeko bertze arrazoi batzuk, hala nola kontratudunak bere borondatez hori erabakitzea, hamabortz egun lehenago abisaturik, edo administrazio kontratugileak hala erabakitzea, arrazoiak emanez, baldin eta frogatzen bada, gerora sortutako arrazoiak tarteko, gaitasun edo egokitzapen falta dagoela, errendimendu ezak agerian utzi duena, eta eragozten duena lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzea. Betiere, kontratudunari entzunen zaio, eta Udaleko osoko bilkurak adostasun txostena eman behar du.

Era berean, kontratua iraungi eginen da, baldin eta gertatzen bada urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 49. artikuluan eta aplikagarria den gainerako araudian aipatzen diren arrazoietako edozein (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina).

Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Epe horren barrenean, alde batek nahiz bertzeak desegin dezake kontratua, alde bakarreko erabakia hartuta.

1.5. Lanpostuak D mailari dagokion oinarrizko soldata izanen du, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari, gehi Erronkariko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen Hitzarmenean ezarritako osagarri propioak.

Halaber, Gizarte Segurantzan emanen zaio alta, eta haren kontura izanen da langileari dagokion kotizazioa eta PFEZaren atxikipena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

Izendapena finkoa izanen da.

1.6. Udalak erabakiko du, askatasunez, %50eko lanaldia % 50ekoa izanen duen lanposturako ordutegia, egokiena izan dadin emanen den zerbitzuaren garapen normalerako. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Ordutegi malgutasuna eta prestasuna (barne hartuta jaiegunak...) eskatzen da. B1 gidabaimena izan behar da.

1.7. Udalak erabakiko du, askatasunez, lanaldi osoa duen lanposturako ordutegia egokiena izan dadin emanen den zerbitzuaren garapen normalerako egokiena. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Ordutegi malgutasuna eta prestasuna (barne hartuta jaiegunak...) eskatzen da. B1 gidabaimena izan behar da.

1.8. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, uste baldin badu izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza maila.

1.9. Hautapen proben emaitzekin zerrenda bat osatuko da. Udalak zerrenda horretara jotzen ahalko du etorkizunean, ezaugarri bereko kontratazioak egiteko.

2. Eginkizunak.

Izendatutako izangaien eginkizunak hauexek izanen dira:

–Hornidura eta saneamendu sareak mantentzea eta kontrolatzea.

–Kaleak eta udalaren hiri zerbitzuak mantentzea, garbitzea eta zaintzea, hala nola eraikinak, kirol instalazioak, hiri altzariak, udal hilerria, komun publikoak eta abar.

–Lorezaintzako mantentze lanak eta oinarrizko lanak egitea, baita autokarabana gunean ere.

–Oinarrizko lanak egitea arlo hauetan: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, soldadurak eta abar.

–Udalak eskatutako egitura eta aparatuak jarri eta kentzea.

–Ur-hornidurari dagozkien auzi guztiak maneiatzea.

–Oinarrizko laguntza administratiboko lanak egitea, agiriak banatzea, bandoen berri ematea udal-mugartean eta udalerri mugakideetan.

–Horiez gain, kontratatutako pertsonak Udalak agintzen dion bertze edozein zeregin bete beharko du, bere mailako eginkizunen barruan.

3. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lanpostu honetarako lehiatzen direnek baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

A) Hamasei urte beteak izatea eta, hala badagokio, erretiratzeko gehieneko adina ez gainditzea; Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; edo ahaidetasun harremana izatea, maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Halaber, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa izatea.

B) Hauetako bat izatea: eskola graduatuaren titulua, DBH graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokideren bat.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

C) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

D) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

E) B1 motako gidabaimena izatea.

4. Prozedura.

4.1. Deialdira aurkezteko, interesdun guztiek eskatu beharko dute bertan parte hartzeko. Horretarako, I. eranskinean agertzen den eskabidea bete eta Udal honi zuzendu beharko diote.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea ez da luzatzen ahalko. Erronkariko Udalaren erregistroan aurkezten ahalko da eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erronkariko Udalaren erregistroan aurkezten ahalko da deialdi honetan parte hartzeko eskabidea, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 12:00etara (Julian Gaiarre pasealekua 1, 31415 Erronkari), egoitza elektronikoan (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.0) edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoen bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Eskabidea 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz aurkezten bada, 24 orduko epean mezu elektronikoa igorri beharko da ayuntamiento@roncal.es helbidera, horren berri emanez. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauen kopiak aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun agiri nazionala.

–3.B eta E oinarrian eskatutako titulazioa.

–Alegatutako merezimenduen frogagiriak, balora daitezen, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.

–B1 motako gidabaimena.

Desgaitasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: desgaitasun egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak emandakoa, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dion eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean, bertze orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Erronkariko Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki taula fisikoan eta egoitza elektronikoan argitaratuko da (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.0), baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitara dadila aginduko da.

4.4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Erronkariko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik egin badute, idazkia aurkeztuz Erronkariko Udalaren erregistro orokorrean.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan, eta haiek ebatzi ondoren, Erronkariko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Erronkariko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. 4 egun naturaleko epea ezarri da deialdian parte hartu duten eta onartuak izan ez diren pertsonek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, Udalaren erregistro elektronikora edo presentzialera jo beharko dute. Epe horretatik kanpo izapidetzen den erreklamaziorik ez da onartuko. Erreklamazioak ebatzi badira edo epe barruan erreklamazioak jaso ez bada, alkatetzak ebazpen bat igorriko du, onartuen behin betiko zerrenda onartuz. Zerrenda hori 4.3 oinarriaren arabera argitaratuko da, eta harekin batera adieraziko dira deialdi honetan aurreikusitako hautapen probak egiteko eguna, ordua eta lekua.

5. Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1. Epaimahaiburua: Amparo Viñuales Galé. Erronkariko Udaleko alkatea edo haren ordezkoa dena.

2. Epaimahaikidea: Jesus Cruchaga Mainz. Erronkariko Udaleko zinegotzia edo haren ordezkoa dena.

3. Epaimahaikidea: Antonio Artuch Sarriés edo haren ordezkoa dena.

4. Epaimahaikidea: Idoia Fernández Napal. Nasuvinsako teknikari bat edo haren ordezkoa dena.

5. Epaimahaikidea: Alfredo Cabodevilla Munarriz edo haren ordezkoa dena.

Idazkaria: Francisco Javier López Mina, Erronkariko Udaleko idazkaria.

Ordezko idazkaria: María Idoia Anaut Mayo, Burgiko Udaleko idazkaria.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin gertatzen badira indarreko legedian abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez. Halaber, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, eraketa baliozkoa izan dadin.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak eta, berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik lagunduko diote epaimahaiari.

6. Probak.

6.1. Oposizio fasea: proba teoriko bat eta proba praktiko bat.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen.

6.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio agiri bat, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

6.3. Proba teorikoa 10:00etan hasiko da eta gehienez ordubeteko iraunen du. Azterketan, test erako galdetegi bati erantzun beharko zaio, II. eranskinean jasotako gaiei buruz.

Gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da azterketa teorikoa. Gehienez 30 puntu eskuratzen ahalko dira, hots, testeko galderan emandako erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probak egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik ere.

Zati teoriko hau gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira gutxienez. Baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak.

6.4. Proba teorikoa 12:00etan hasiko da. Bete beharreko lanposturako ezarritako eginkizunen berezko funtzioak egin beharko dira. Udalak proba egiteko behar diren materialak eta tresnak jarriko ditu izangaien esku.

Azterketa praktikoan 40 puntu lortzen ahal dira, gehienez.

Gainditzeko, proba praktikoan 20 puntu lortu beharko dira, gutxienez.

6.5. Bi probak bukaturikoan, epaimahaiak azterketa teorikoa zuzendu eta azterketa praktikoa kalifikatuko du. Kalifikazioak ezarritakoan, gutun-azalak irekitzeko ekitaldia eginen da. Epaimahaiak aldez aurretik jakinaraziko die izangaiei noiz eginen den kalifikazioak jendaurrean azaltzeko ekitaldi publikoa.

Azterketa gainditutzat emateko, beharrezkoa izanen da bi parteak gainditzea: teorikoa eta praktikoa.

6.6. Hautaprobetan, desgaitasuna izanik halaxe eskatzen dutenek izanen dituzte denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.7. Epaimahaiak emaitza Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko du.

7. Lehiaketaldiko balorazioa.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, oinarri honen 7.2 puntuan jaso merezimendu baremoaren arabera baloratu ere.

7.2. Merezimenduen baremoa.

CURRICULUMA

GEHIENEZ 30 PUNTU

7.2.1. Prestakuntza akademikoa.

Mekanika, elektrizitatea, iturgintza, mantentze-lanak, elektronika eta lanpostuarekin lotutako bertze batzuk.

Gehienez ere 10 puntu

Lanbide Heziketako 1. maila

Gehienez ere 5 puntu

Lanbide Heziketako 2. maila

Gehienez ere 10 puntu

7.2.3. Lan esperientzia

Zerbitzu anitzetako lanpostuan, toki entitateetan.

Gehienez ere 15 puntu

1 puntu, urte bakoitzeko

7.2.4. Euskaraz jakitea.

Gehienez ere 5 puntu

A1

2 puntu

A2

3 puntu

B1

5 puntu

7.3. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Laneko esperientzia baloratzeko sistema:

Laneko esperientzia baloratzeko gehienez 15 puntu emanen dira toki entitate batean langile gisa emandako zerbitzuengatik, deialdiaren xedeko lanpostuaren berezko eginkizunak betetzen. Puntu bat emanen da urte oso bakoitzeko.

Zerbitzu egin bada lanaldi osoa baino lanaldi laburragoetan edo urtebete baino gutxiago, hainbanaketa eginen da dagokion heinean.

Laneko eskarmentua frogatuko da honako hauek aurkeztuz: enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, lan-bizitza gehituta.

Administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partzialak izanez gero, portzentajea edo ordu kopurua zehaztuta) eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera data zehatzak.

Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.

Epaimahaiak nahi bezala baina bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, eta ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta haiengatik eman ere adierazitako puntuazioa baino handiagorik.

8. Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Prozesuaren kalifikazioa bukaturikoan, epaimahaiak emaitzak argitaratuko ditu Erronkariko egoitza elektronikoan (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.0) eta iragarki taulan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Puntuazioak argitaratutakoan, hiru egun naturaleko epea irekiko da izangaiek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak ebatzi badira, edo epea igaro eta halakorik jaso ez bada, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio gaindituen zerrenda, lortutako guztizko puntuazio ordenaren araberakoa, ebazpen bidez onar dezan, eta, horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, Alkatetzarendako loteslea izanen dena. Proposamen hori argitaratu beharko da Udalaren iragarki taulan, Erronkariko Udalaren egoitza elektronikoan (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.0) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan (praktikoa) puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Hala ere berdinketarik izanez gero, jendaurreko zozketa bidez ebatziko da.

8.2. Proposatutako izangaiak 3. oinarrian eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren bulegoetan (agiri originala edo kopia egiaztatua).

Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten adierazitako epearen barruan, ezin izanen da izendatu, eta onartuen zerrendan hurrengoa den izangaia izendatuko da haren ordez.

8.3. Emaitzak kontsultatzen ahalko dira Erronkariko Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

8.4. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.

9. Izendapena.

9.1. Udaleko alkateak lanposturako izendatuko du proposatutako izangaia, baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoa bete badu.

9.2. Izendapen hori Udalaren iragarki taulan eta egoitza elektronikoan (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.0) argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabortz egun naturaleko epean.

Aipatu epean, eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu, eta zerrendan puntuazio handiena duen hurrengo izangaiari deituko zaio.

9.4. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

10. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

Erronkariko alkateak enplegu poltsa bat eratuko du bi probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez duten hautagaiekin, edo gutxienez probetako bat gainditu dutenekin. Poltsa hori erabiliko da zerbitzu anitzetako enpleguaren lanpostua aldi baterako bete behar den egoeretarako.

Puntuazio altuena lortu duen hautagaiari deituko zaio lehenik. Ezetz erraten badu, kontratua gauzatzen hastean edo bitartean, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta horrela hurrengoekin ere. Zerrendaren bukaerara iritsitakoan bertze dei bat egin behar bada, berriz ere deituko zaio zerrendako lehen pertsonari, eta horrela hurrengoekin ere.

11. Errekurtsoak.

11.1. Honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke deialdiaren, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

12. Datuen babesa.

Helburua: emandako datu pertsonalak erabiliko dira entitatearen hautaketa-prozeduran, bere eskumenez baliatzeko.

Tratamenduaren legitimazioa:

–Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egiten den eginkizun bat betetzeko –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa)–.

–Izangaien berariazko adostasuna.

Eskubideak erabiltzea: erregistro-bulegoan eta egoitza-elektronikoan erabiltzen ahalko ditu datuetan sartzeko eta horiek zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta tratamendua mugatu eta haren kontra egitekoak ere. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

Datuak gordeko diren epea: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean.

Datu-hartzaileak: Hirugarrenei ez zaie daturik lagako, salbu legezko betebeharrik badago.

Erronkarin, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA (LANALDI PARTZIALA)

Izena: ……………….........................................................................................................., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionala: …….…….................; jaioteguna: 20.....(e)ko ..............................-aren ........-(a ); jaioterria: .......................................(...................................); herria: ...............................................; probintzia: ................................, kalea: ................................................., zenbakia: ....................Telefono zenbakia: .................................posta elektronikoa: .......................................................................

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

–Merezimenduen baloraziorako egiaztagiriak erantsi ditudala.

–Eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

ALEGATU DIREN MEREZIMENDUEN ZERRENDA:

1.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

2.–LAN ESPERIENTZIA:

...........................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................

3.–EUSKARA JAKITEA:

...........................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................

Azaldutakoa dela eta,

ESKATZEN DUT:

Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea, honako lanpostu honetarako:zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala),Erronkariko Udalaren zerbitzura.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA (LANALDI OSOA)

Izena: ……………….............................................................................................................., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionala: …….…….................; jaioteguna: 20.....(e)ko ................................-aren ........-(a); jaioterria: .......................................(...................................); herria: ...............................................; probintzia: ................................, kalea: ................................................., zenbakia: ..............Telefono zenbakia: .................................posta elektronikoa: ...................................................................................

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

–Merezimenduen baloraziorako egiaztagiriak erantsi ditudala.

–Eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

ALEGATU DIREN MEREZIMENDUEN ZERRENDA:

1.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:

...........................................................................................................................................................

...........................................................................................................................................................

2.–LAN ESPERIENTZIA:

...........................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................

3.–EUSKARA JAKITEA:

...........................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................

Azaldutakoa dela eta,

ESKATZEN DUT:

Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea, honako lanpostu honetarako:zerbitzu anitzetako enplegatua, lanaldi osoa,Erronkariko Udalaren zerbitzura.

DATU PERTSONALAK TRATATZEKO ADOSTASUNA:

ERRONKARIKO UDALA da erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten du datu hauek tratatuko direla jarraikiz apirilaren (EB) 27ko 2016/679 Erregelamenduri (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa). Ondorioz, hona hemen tratamenduaren informazioa:

Datuak kontserbatzeko irizpideak: kontserbatuko dira alderdi guztiek tratamenduaren helburuari eusteko beharrezkoa den bitartean edo horien zaintza zehazten duten legezko aginduak dauden bitartean, eta helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu eginen dira, egokiak diren segurtasun neurriak hartuta, datuen anonimotasuna edo datuen erabateko suntsiketa bermatzeko.

Datuen jakinarazpena: datuok ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, ez bada horretarako legezko betebeharra dagoela.

Erabiltzailearen eskubideak:

–Baimena noiznahi kentzeko eskubidea.

–Datuetan sartu, zuzendu, lekualdatu eta ezerezteko eskubidea eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubidea.

–Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioak aurkezteko eskubidea, baldin eta uste baduzu tratamendua ez dela indarreko araudiaren araberakoa.

Harremanetarako datuak, zure eskubideez baliatzeko: Erronkariko Udala. Julian Gaiarre pasealekua 1, 31415 Erronkari (Nafarroa). Helb. elek.: ayuntamiento@roncal.es.

Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: Prodatos Cumplimiento Normativo SL, Paseo Independencia 22, 7.º 50004 Zaragoza.

Sinatua:

Erronkarin, 2025eko ...............................................aren .................. (e)(a)n.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

2. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta murruak eraikitzea.

3. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa mantentzea eta kontserbatzea: kableatu-sarea, koadroak eta luminariak.

4. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara gelak eta haien osagai bereziak, eta iturri publikoak. Etxeko kontsumorako uraren goi- eta behe-horniduraren sarea mantentzea eta konpontzea, eta ihesak detektatzea.

5. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.

6. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

7. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea. Produktu fitosanitarioak erabiltzeko legedia.

8. gaia.–Laneko segurtasun eta higieneko oinarrizko neurriak. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Baita oztopo arkitektonikoenak ere.

Ur biltegiak eta horien klorazio sistemak mantentzea. Kontzeptu orokorrak. Higiene- eta osasun-baldintzak eta segurtasunekoak.

9. gaia.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, alkatea eta zinegotziak. Bilkuren araubidea. Erronkariko Udalaren eta Erronkariko Ibaxaren Batzordearen antolaketaren berezitasunak.

10. gaia.–Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakiak igortzea.

11. gaia.–Ortografia, aritmetika, geometria eta azalerak kalkulatzea; hori guztia, deialdian eskatutako prestakuntza mailaren arabera.

12. gaia.–Erronkari: kokapena, geografia eta populazioa. Udalerriko alderdiak eta leku izenak. Udal-mugarteko karrikak: izen ofizialak eta tradiziozkoak.

Iragarkiaren kodea: L2505917