95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Finken normalizazio proiektua, 6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren apirilaren 15eko 163/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da finken normalizazio proiektua, Olaztiko 557. eta 558. lurzatietan, Juan Ramón Imaz Vicentek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2025eko apirilaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2505995