95. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

229/2025 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio "FP Lumbier" IBPari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzan Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Kontuan hartuta abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua –haren bidez ezartzen dira oinarrizko maila, maila ertaina eta maila aurreratuaren curriculumak, Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzarako–, eta NUHEOko zuzendariaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenen arabera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du "FP Lumbier" IBP ikastetxeak baimena izan dezan DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egiteko Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea "FP Lumbier" IBPari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak bateragarri egin ditzan Hizkuntzen Irakaskuntzako curriculumekin, 2025-2026 ikasturtetik aurrera; hori dena Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) koordinazioarekin.

2. Ikastetxea baimendutzat joko da ebazpen honen eranskinean adierazitako hizkuntzak irakasteko, eta atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculuma bateragarri eginen du Hizkuntzen Irakaskuntzakoarekin, NUHEOren koordinazioarekin. Era berean, jarraituko diote NUHEOren araudiak ezarritako maila-egokitzapenari (ikasturte bakoitzeko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibideak onesten dituen araudia).

3. Ikastetxe baimenduetako ikasleak beren borondatez atxikiko dira programara, eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan bai NUHEOn matrikulatu beharko dira. Beraz, modu bereizian ebaluatuko dira eginen duten irakaskuntza bakoitzean.

4. Ikastetxeek bermatuko dute programa honetan hasten diren ikasleek aukera izanen dutela bertan jarraitzeko, harik eta Hizkuntzen Irakaskuntzaren ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak amaitutzat ematen ahalko du 1. puntuan aipatzen den baimena.

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak gertatuz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN ZERRENDA, ZEINI LANKIDETZA ONESTEN BAITZAIE NAFARROAKO URRUTIKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAREKIN (NUHEO), BATERATZEARREN BIGARREN HEZKUNTZAKO CURRICULUMAK ETA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO CURRICULUMAK, ADIERAZTEN DIREN HIZKUNTZETAN, 2025-2026 IKASTURTETIK AURRERA

"FP LUMBIER" IBP (Irunberri): euskara, ingelesa, frantsesa.

Iragarkiaren kodea: F2505883