46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Pilar García García andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

12/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Begoña López de Goicoechea Guembe andrea Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

13/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Ana Belén Barbarin López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariorde izendatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an hartua, Narbarteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

17/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Eva María Velez Ferreira andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Ataleko burua, berak eskatu baitu.

32E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

33E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

164E/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Elixabet Elizalde Aristegi andrea, Lesakako OOLTko Laguntza Unitateko burua.

1312/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ana Belén Barbarin López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua, berak eskatu baitu.

497/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, administrarien lanpostuetan aritzeko.

558/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Imelda Cillero Ballaz andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

568/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira urtarrilaren 28ko 205/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa zela xedatu zen, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta, orobat, lanpostua esleitu zitzaien.

52E/2025 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, David Royo Roy jauna Kirol Jokoen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori institutu horretako Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako Kirola Sustatzeko Atalari atxikita dago.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

11E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Añorbeko Udal Plan Orokorraren aldaketa, 8. poligonoko 290. katastro-lurzatiari eragiten diona. Aldaketaren sustatzaileak Cristina Erviti Martiarena eta Joseba Ander Urdaniz Lizarraga dira.

12E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Larraungo Udal Planaren aldaketa, Madozko 25. poligonoko 347. katastro-lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzeari buruzkoa, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri lurzorua izatera igaroko baita. Aldaketaren sustatzailea Montserrat Armendáriz Górriz da.

13E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Barañaingo Udal Planaren aldaketa, zeinaren helburua baita Eultza sektorean sistema orokorrak sendotzea. Aldaketaren sustatzaileak konpentsazio batzordeak dira.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak finantzatzeko, 2025erako". DDBN identifikazioa: 815175.

13E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Dirulaguntzak Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateei, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuak izan eta estatuan proiekzioa dutenei, 2025erako". DDBN identifikazioa: 815154.

106/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2025-2026 kanpainarako.

1.7. BESTELAKOAK

29/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Cabredoko balorazio txostena onesten duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 316/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautuko dituzten jarraibideak eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak onetsi ziren.

Balorazio Txostenen Erregistroko SARRERAK.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, langileen administrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen proposamena

LIZARRA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez,
aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Administrari-ofizialaren izendapena

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gidarien hiru lanpostu, lan-kontratudun finkoen araubidean

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko familia-langilearen lanpostu bat. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, AR2 banaketa arean 570. eta 571. lurzatiak bateratzeko. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, AR2 banaketa-eremuko 652. eta 653. lurzatiak elkartzeko. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, egin dadin Z.O. 18 eremu antolatuaren hirigintza-determinazioen aldaketa xehatua. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BAZTAN

Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko

BERA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 140. eta 141. partzeletan (Ugalzubia karrika 6-8). Behin betiko onarpena

BERTIZARANA

"Bidegorria eta oinezkoentzako bidea den Bidasoko Bide Berdea egokitzea Donezteberen eta Elizondoren tartean" proiektua. Desjabetze-espedientea eta proiektuaren eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea

Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko

DONEZTEBE

Udal Planaren aldaketa 2. poligonoko 212., 522. eta 590. lurzatietan

Akats zuzenketa, honako honetan: Kudeaketa-esleipena, Bidasoko Bide Berdearen trazadura egiteko

LEGARDA

Periodo de pago voluntario del impuesto sobre vehículos de tracción
mecánica para 2025

LEGASAKO KONTZEJUA

Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 826. lurzatian (PCU-7). Behin betiko onespena

MURUZABAL

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025erako

NARBARTEKO KONTZEJUA

Aldaketa, "Txirrindulari eta oinezkoentzako Bidasoko Bide Berdea Doneztebe eta Elizondo artean egokitzea" deritzon obra-proiektuak ukitutako lurzati eta herri lurren kalifikazio juridikoan. Jendaurrean jartzea

Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko

IRUÑA

Auzo-kontseiluen Erregelamendu Orokorra. Behin betiko onespena

TUTERA

Plan berezia, Frontón kaleko 7. zenbakiko 1. blokeko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Behin betiko onespena

Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezia. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

1/2025 ofizio zirkularra. 2024ko mahats-bilketaren eta 2021eko mahats-bilketan eratutako stockaren babesari buruzko eskaerak aurkezteko epea

KULDEATU SOZIETATE KOOPERATIBOA

Desegitea