2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025erako
Honen bidez jakinarazten da ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko otsailaren 21etik martxoaren 21era bitartekoa dela.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan zordunduko dira borondatezko aldiaren azken egunean, hau da, 2025eko martxoaren 21ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak borondatezko ordainketaren aldian ordaindu beharko dira, bidalitako ordainketa-abisuan adierazitako udal honen kontuan.
Epe hori igarotakoan, ordaintzeke dauden ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.
Muruzabalen, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2502904