2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 826. lurzatian (PCU-7). Behin betiko onespena
Murietako Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Murietako udal planeko 1. poligonoko 826. lurzatian (PCU-7). Planaren sustatzailea Antonio Sanz de Acedo Lizarraga da, Apartamentos Sanz de Acedo SL ordezkatuz, eta Beatriz Muneta Lizasoain arkitektoak idatzi du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta haren araudia.
Murietan, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502977