2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Deialdia, langileen administrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen proposamena
Arangurengo Udaleko langileen administrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdiaren 7.3 oinarrian xedatutakoa bete beharrez (deialdi hori 2024ko maiatzaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an), kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Raquel Reguera Iribarren izendatzeko, hark baitu puntuazio handiena hautaketa-prozesuan.
Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako agiri hauek aurkezteko:
a) Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunak betetzea.
b) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela.
Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da kontratatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (7. oinarrian aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.
Mutiloan, 2025eko otsailaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2502644