46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Begoña López de Goicoechea Guembe andrea Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Hori horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DU:

1. Begoña López de Goicoechea Guembe andrea Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea, 2025eko otsailaren 20tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.
–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2502602