46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

12E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Larraungo Udal Planaren aldaketa, Madozko 25. poligonoko 347. katastro-lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzeari buruzkoa, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri lurzorua izatera igaroko baita. Aldaketaren sustatzailea Montserrat Armendáriz Górriz da.

Larraungo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da 25. poligonoko 347. katastro-lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzea, "emankortasun ertaineko" hiri lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igaro dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 4E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, Larraungo Udal Planaren aldaketari buruz, ingurumenaren gaineko ondorio nabarmenik ez duela adierazita.

Ebazpen hori 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Larraungo Udal Planaren aldaketa, Madozko 25. poligonoko 347. katastro-lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzeari buruzkoa, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri lurzorua izatera igaroko baita. Aldaketaren sustatzailea Montserrat Armendáriz Górriz da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Larraungo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2502556