46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Plan berezia, Frontón kaleko 7. zenbakiko 1. blokeko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea plan berezi bat, helburu duena Frontón kaleko 7. zenbakiko 1. blokeko eraikinaren irisgarritasuna hobetzea, bai eta plan bereziaren eraginpean dauden eta nahitaez okupatu edo eskuratu behar diren ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza ere. Hona hemen zerrenda:

FINKAREN KODEA

TITULARRA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Zortasuna

Okupazioa
–erabateko jabaria–

Erregistroak

Aldi baterako okupazioa

Pol.

Lurz.

Izaera eta mota

m.l

m²

m²

unit.

m²

m²

23446

Martina Calvillo Guardia

39,18*

UNO-8**

39,18

39,18

3

641

Biltegia

(*) Lokal osoa okupatzen da.

Lurzati zedularen arabera, lokalak 38,00 m²-ko azalera du. Erregistroko ohar soilaren arabera, lokalak 39,18 m²-ko azalera du.

Irisgarritasun Plan Berezian aurkeztutako dokumentazio grafikoaren arabera, lokalaren azalera erabilgarria 34,74 m²-koa da.

(**) Erregistroko ohar soilaren arabera, lokalak UNO-8 izena du. Irisgarritasun Plan Berezian aurkeztutako dokumentazio grafikoaren arabera, lokalak 9. zenbakia dauka.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta onetsitako araudia eransten zaio.

Tuteran, 2025eko abuztuaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502945