2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, AR2 banaketa arean 570. eta 571. lurzatiak bateratzeko. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun-azterketaren proiektua Agoizko AR2 banaketa areako 570. eta 571. lurzatiak bateratzeko, Eduardo Ceras Ferrerrek sustatua, eta iragarki hori eta onetsitako proiektuaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.b) eta 74. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Agoitzen, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502716