2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezia. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako proiektu hau onestea: "BEBPB eremua birmugatzea, 280. etxe-saila partzialki baztertuta eta 84. artikuluaren aldaketa xehakatua egitea arotzerietan PVCa erabiltzeari dagokionez" (1129., 1130., 1131., 1132., 1133., 1134., 1138. eta 1801. lurzatiak –Misericordia kalea 2– eta María Ugarte kalea 2, 4, 6, 8 eta 12). Proiektua 2024ko ekainekoa da, eta Javier Celaya Jiménezek sustatu du, Efrén Munarriz Clemos arkitektoak idatzitakoaren arabera (CSV: 15255220176470160427). Onespenak eragiten dio, udalari dagokion horri, jabetza-eskubidea izan ezik eta hirugarrenei kalterik egin gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta onetsitako araudia eransten zaio.
Tuteran, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Alde Zaharreko barne eraberritze eta babeserako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502949