46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez,
aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Administrari-ofizialaren izendapena

Deialdi honi dagokion prozesua amaitu da: deialdia, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Lizarrako Udalak, 2022ko azaroaren 9an, alkatearen 470. Ebazpenaren bidez, onetsi zuen deialdia. Horiek horrela, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenekin.

Alkatetzaren 2025eko otsailaren 1eko 232/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau,

EBATZI DA:

Lehenengoa.–Raquel Ripa Azanza izendatzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko funtzionario, C mailako administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. Lanpostu huts gisa ageri da plantillan, eta 5.8 zenbakia du.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 26an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Lizarran, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2502926