46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52E/2025 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, David Royo Roy jauna Kirol Jokoen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori institutu horretako Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako Kirola Sustatzeko Atalari atxikita dago.

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 19ko 3356/2024 Ebazpenaren bidez, Andoni Irujo Pérez de Eulate jaunari, Kirol Jokoen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7195) betetzen ari zen funtzionarioari, baja eman zitzaion jarduneko zerbitzuan, 2025eko martxoaren 2tik aurrerako ondorioekin (egun horixe izanen da laneko azken eguna), Estatuko Klase Pasiboei buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren 28.2 b) artikuluan ezarritakoaren babesean.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du Kirol Jokoen Bulegoko burutza David Royo Roy jaunak, funtzionarioa baita, bete dezala, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin.

Gaur egun, David Royo Roy jauna Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko erdi mailako teknikari lanpostu bat (5033 zenbakikoa) betetzen ari da zerbitzu-eginkizunetan; egoera horri buruzko eskabide bat aurkeztu du, Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari zuzendua, jakinarazteko 2025eko martxoaren 2a dela horretan emanen duen azken eguna.

Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituenak, lehen xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko arauak erakunde horien estatutuetan ezarritakoak izanen direla.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko unitateen buruak bitarte baterako izendatu aurretik Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak izendapenaren aldeko txosten bat egin beharko du. Txosten hori Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egin du 2025eko otsailaren 17an.

Era berean, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du izendatu beharrekoa beste departamentu bateko langilea denean, departamentu horren titularraren adostasuna beharko dela. Izendapenerako proposatutako langilea ez da bete behar duen burutzako departamentukoa, Hezkuntza Departamentukoa baizik, eta beraz, honen baimena behar da, zeina jaso baita jada.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. David Royo Roy jauna Kirol Jokoen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzako Kirola Sustatzeko Atalari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta zuzendaritza nagusi horretako Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileen Kudeaketako Zerbitzuari eta Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2502714